argia.eus
INPRIMATU
Marie-Jose Basurko eta Koldo Ameztoi saritu dituzte Sarako Biltzarrean
  • Segurtasun neurriak bitarteko, 140 autore inguru bildu ziren joan den igandean Sarako 37. biltzarrean.

Mikel Eizagirre 2020ko irailaren 08a
Sarako biltzarraren 37. edizioa. Argazkia: Erran

Ohi baino jende gutxiago bildu zen Sarako Biltzarrean, baina hala eta guztiz ere, herriak 140 egile jaso zituen. Erran hedabideak aditzera eman duenez, argitaletxeek eta idazleek aurkezpen ugari egin zituzten, eta bi urterik behin banatzen dituzten Biltzarreko sariak Marie-Jose Basurko eta Koldo Ameztoirentzat izan ziren.

Berez joan den apirilaren 13an eta 14an egitekoa zen aurtengo Sarako Biltzarra, baina koronabirusa dela eta, irailera pasa zuten. Hori ez ezik, egitaraua bi egunetatik bakarrera murriztu dute antolatzaileek.