"Literatur ikuspuntutik idaztea askoz ere atseginagoa da eta nik nahi dudana nahi dudan bezala idazteko eta gauzak probatzeko gogoa daukat. Nik unibertsitatean egiten dut lan, ez daukat egun osoa idazten emateko aukerarik eta ez zait axola. Distantzia hori, lansaria, modus vivendi hau literaturaren aldekoa da: ez daukat idazten dudan horretatik zertan bizi. Eta edozer gauza ere ez daukat idatzi beharrik. Edo bizitza osoa hitzaldia non eskainiko dudan bilatzen igaro beharrik. Ofizioa kendu baina askatasun gehiago ematen dit". (2006/06/19)