argia.eus
INPRIMATU
Maria Servini epaile argentinarrak bere bidaia atzeratu du, Espainiako Gobernuaren trabak medio
  • Martxoaren 20an zen Madrilera joatekoa Maria Servini Martin Villari deklarazioa hartzeko. Epaile argentinarrak bidaia atzeratu behar izan du, Espainiako Gobernuaren oztopoen ondorioz.

ARGIA @argia 2020ko otsailaren 19a
Maria Servini epaile argentinarra.

Martin Villari deklarazioa hartzeko eragozpenak salatu zituen joan den astean Asociación para la Recuperación de la Memoria Histórica elkarteak (ARMH, Memoria Historikoaren Berreskurapenerako Elkartea). Argentinako Justiziak joan den urtarrilean Espainiako Justizia Ministerioari informazio eskaera bat bidali ziola jakinarazi zuen, baina oraindik ez duela erantzunik jaso.

Espainiako Gobernuak trabak ukatu ditu, mota honetako prozeduren “ohiko epea” errespetatzen ari direla argudiatuz.

ARMHk gutun bat bidali dio Juan Carlos Campo Espainiako Justizia Ministroari, biktimekiko errespetua exijituz. Gobernutik jartzen ari diren oztopo guztiak biktimekiko “tratu iraingarriak eta neurri ankerrak” besterik ez direla adierazi du.