argia.eus
INPRIMATU
Maria Pilar Urriza, gizonezkoekin batera Lantzeko plazan zortzikoa dantzatu zuen lehen emakumea
  • Gaur eta bihar zortzikoa dantzatuko da Lantzeko plazan, inauterietako partehartzaile askok Maria Pilar Urrizarekin ikasi zuten dantzatzen. Maria Pilar Urriza 1942an jaio zen Lantz-en.

dantzan.eus 2018ko otsailaren 12a
Maria Pilar Urriza, Lantzeko zortzikoaren irakasle

Ofizioz irakaslea izan da Nafarroako hainbat eskolatan, tartean Lantzeko eskolan eta klaseetan zein eskolaz kanpo irakatsi izan die zortzikoa herriko txikiei. Gaur egun ere, herriko gurasoek eskatuta, zortzikoa dantzatzen erakusten die umeei. Berak, herriko nagusiei begira ikasi zuen zortzikoa dantzatzen eta ondotik, herritar gehienei zortzikoa irakastea tokatu zaio.

Gizonezkoekin batera Lantzeko plazan zortzikoa dantzatu zuen lehen emakumeetako bat izan zen. 2017an berarekin mintzatu ginen eta zortzikoa nola dantzatu erakutsi zigun.

Irudiak: Eire Vila. Maria Pilar Urriza: Lantzeko zortziko irakaslea, 2017-02-27 [Elkarrizketatuaren hitzak gaztelaniaz daude]

Albiste hau Dantzan.eus-ek argitaratu du eta Creative Commons lizentziari esker ekarri dugu.