argia.eus
INPRIMATU
Maria Cristina hotela gaixo arinak hartzeko eskaini du Udalak
  • Maria Cristina hotela kudeatzen duen Marriot Internationalek eta Donostiako Udalak akordioa lortu dute Osakidetzarekin, koronabirusarekin kutsatutako gaixo arinak hoteleko 120 ohetan zaintzeko.

Irutxuloko Hitza @irutxulo 2020ko martxoaren 30
(Argazkia: Xabier Etxabe)

Eneko Goia alkateak larunbatean azaldu zuenez, berez etxean egon daitezkeen gaixoak hartuko lituzke bost izarreko hotelak, senideak kutsatzeko arriskua dutelako, edo etxean bakartuta egoteko behar diren baldintzak ez dituztelako.

120 gela izango dira, gehienak bikoitzak, eta Osakidetzak jarraipen lana garatuko du. Horrela, Euskal Herrian antzeko funtzio hau burutzeko moldatu den hirugarren hotela litzateke, Gasteizeko Lakua eta Iruñea Parkekin batera.