argia.eus
INPRIMATU
María Chivite bigarrenez izendatu dute Nafarroako lehendakari
  • EH Bilduren abstentzioari esker, berriz ere izendatu dute PSNko hautagai María Chivite lehendakari, ezusterik gabeko saioan.

ARGIA @argia 2023ko abuztuaren 16a
María Chivitek Nafarroako lehendakari gisa errepikatuko du beste legegintzaldi batez. Argazkia: Nafarroako Parlamentua.

Abuztuaren 15ean, udako jai egun sargorian izendatu dute María Chivite Nafarroako lehendakari foru parlamentuan, negoziazioak "uste baino gehiago" luzatu ondoren. Horretarako, ezinbesteko izan du PSNko hautagaiak EH Bilduren abstentzioa, eta bozka bakarrarengatik hautatu dute gehiengo sinplearekin.

Horrela, Chivitek aukera izango du duela lau urteko hiruko foru gobernua osatzeko, PSN, Geroa Bai eta Contigo-Zurekin alderdien ordezkariarekin, baina EH Bilduren botoak ezinbesteko egingo zaizkio lege aurrerakoiak onartu nahi izanez gero.

Bestaldean geratu dira UPN, PP eta Vox, hiruen baturak ez baitie nahikoa bermerik ematen. UPNk jarrera oldarkorra izan du inbestidura saioan eta Chiviteren izendatzea oztopatzen eta atzeratzen saiatu da. Nolanahi ere, Cintruenigoko politikaria 2027ra arte izango da lehendakari. Ostegun honetan hartuko du kargua.

Bozketaren momentuan, legebiltzar kanpoaldean Iruñeko Gurutze plazako zuhaitz mozketen aurkako herritar talde bat elkarretaratu da, operazio urbanistikoaren aurkako euren jarrera azaltzeko.