argia.eus
INPRIMATU
Margoketa faxistak agertu dira Buradon Gatzagan
  • Buradon Gatzagan margoketak egin zituzten igande goizean. Bi asteko tartean herrian ematen den bigarren ekintza faxista izan da; guztira, azken aldiko laugarren erasoa da.

Arabako Alea @ArabakoALEA 2020ko urtarrilaren 22a
Margoketa faxistak agertu dira Buradon Gatzagan. / Argazkiak: @HerriTxikiakBat

Herritik gertu "Arabar Errioxa" dioen kartela ere behin baino gehiagotan izan da erasotua. Ohikoa bihurtu da Arabako Errioxan euskaraz dauden hitzak ezabatuta agertzea.

Herri Txikiak Bat asanbladak, "gorrotoaren aurrean herri antolakuntzarako" deia luzatu du, eskualdean hedatu den ezinegonaren aurrean.