argia.eus
INPRIMATU
Margarita Nafarroakoaren “Heptamerona” liburua euskaratuko dute
  • Booktegik eta Nafarroako Ateneoak erreginaren obra klasikoa itzuliko dute 8 liburukitan. Lehen lana Booktegin egongo da ikusgai, eta urriaren 2an irakurraldi publikoa egingo dute Iruñeko Kondestablen.

Iraitz Madariaga Etxebarria 2021eko ekainaren 30
Margarita Nafarroakoa. Argazkia: Jean Clouet

Margarita Nafarroakoaren Heptamerona obra klasikoa euskaratuko dute Booktegik eta Nafarroako Ateneoak. Liburua 72 ipuin laburrez osatuta dago, eta 1558. urtean argitaratu zen lehen aldiz, frantsesez. 

Guztira zortzi liburukitan bilduko dituzte itzulitako ipuinak. Urtero bat euskaratuko dute, eta Booktegi egitasmoaren webgunean jarriko dute ikusgai. Horretaz gain, irakurraldi publikoak antolatuko dituzte liburuki bakoitza kaleratu eta gero. Lehenengo irakurraldia urriaren 2an egingo dute Iruñeko Kondestablen.

Lanean, bi itzultzailek eta zuzentzaile batek hartuko dute parte. Lehen liburukia Fito Rodriguezek eta Xabier Artolak itzuli dute, eta Josu Zabaletak zuzendu du.

Errenazimenduko obra

Margarita Nafarroakoaren obra Errenazimenduko lan klasikoa da. Maitasunezko ipuinak biltzen ditu, abadia batean isolatuta dauden bost gizon eta bost emakume bidaiariren istorioen bitartez.