argia.eus
INPRIMATU
Margallo: independentzia adostua ez da posible Katalunian
  • Kataluniak bere kabuz aldarrikatu beharko luke independentzia eta ez da posible halako prozesurik Espainiarekin adostasunez egitea, hori da Espainiako atzerri ministro José Manuel García Margallok gaur Madrilen emandako hitzaldi batean adierazi duena: “Espainiak inoiz ez luke autodeterminazioa adostuko”.  Eta ohartarazi duenez, Kataluniak indedependentzia aldarrikatuko balu, horrek ondorio larriak izango lituzke Katalunia eta Espainiarentzat.

ARGIA @argia 2013ko irailaren 10
GarcĂ­a Margallo Espainiako atzerri ministroa

Espainiako Konstituzioaren 1.2 eta 2 artikuluak jarri ditu adostasun ezinezko horren oinarrian:  “1.2 artikuluaren esanetan, Espainiaren burujabetza bere herritar guztien esku dago eta, beraz,  lurralde baten banaketa herritar guztiek onartu beharko lukete. Eta 2. artikuluak dio Konstituzioa espainiar nazioaren batasun zatiezinean oinarritzen dela, Espainia guztion aberri banaezina dela”.

Argi azaldu du Kataluniak independentzia aldarrikatuko balu, Europako Batasunetik kanpo geratuko litzatekeela eta bere BPGren %20-25 galduko lukeela. Ministroaren ustez, bera kasua ezin da Eskoziakoarekin konparatu, Erresuma Batuak ez duelako konstituzio idatzirik eta Espainiak bai. Margalloren esanetan, nazioarteko araudiak argi adierazten du zein kasutan jar daitekeen indarrean autodeterminazio eskubidea: herri kolonialetan, eta okupazio militarra edo oinarrizko eskubideen ukazioa dagoenean, eta argi dagoela Katalunian ez dela halako egoera bakarra ere ematen.