argia.eus
INPRIMATU
Maren Belastegi izango da Uemako lehendakari berria


2011ko urriaren 03a
Uemako zuzendaritza berriko kideak.

Udalerri Euskaldunen Mankomunitateak zuzendaritza berritu zuen joan den larunbatean, urriaren 1ean. Maren Belastegi izango da lehendakari, eta kide berriak ondokoak dira (argazkian atzeko lerroan ezkerretik eskuinera): Mikel Ansotegi (Aulesti, Bildu), Jon Abril (Bera, Aralar), Asier Mujika (Arama, independentea eta Lexuri Arrizabalaga (Gatika, EAJ). Aurreko lerroan: Oibar Egia (Gizaburuaga, independentea), Iñaki Agirrezabalaga (Zumaia, Bildu), Maren Belastegi (Bergara, Bildu), Miren Irigoien (Oiartzun, Bildu) eta Josetxo Mendizabal (Zestoa, EAJ).