argia.eus
INPRIMATU
Maravillaseko gazteen aurkako epaiketa atzeratu egin da
  • Gaur goizean hasi behar zuen Iruñeko Lurralde Auzitegian Iruñeko Rozalejoko Jauregiko okupazioaz akusatutako 22 gazteren aurkako epaiketa, baina azkenean atzeratu egin da.

ARGIA @argia 2019ko maiatzaren 09a

Nafarroako Gobernuak dokumentazio berria ekarri du auzira eta bertan erantzun zibilari erantzuteko 37.000 euro eskatzen zaizkie gazteei eraikuntza desalojatu behar izanagatik eta bertan sortutako kalteengatik. Gazteen defentsak argudiatu du egoera aztertu egin behar duela, azken unean horrelako agiri bat aurkezteak gazteenganako indefentsioa eragiten duelako. Epaileak onartu egin du defentsaren eskaera eta, data zehatzik jarri gabe, udazkenera arte atzeratu du epaiketa.

Epaiketa bera salatzeko dozenaka herritar bildu dira Nafarroako Lurralde Auzitegiaren egoitzaren aurrean Iruñean, baina azkenean Foru Poliziak bilkurari emaiera eman dio Maravillas Gaztetxeko Twitter kontutik jakinarazi dutenez. Antza, 10.00 arte zuten bilkura egiteko baimena.