Oroimen historikoaren alorrean lanean ari diren hainbat pertsonak eta 36ko Gerran fusilatutakoen hainbat senitartekok "Oroimen historikoaren aldeko eta manipulazioaren aurkako manifestua" sinatu dute. Idazkia Iruñeko Maravillas gaztetxeak irailaren 27ko Gudari Eguna dela-eta antolatutako ekitaldien harira etorri da.
Espainiako Poliziak Iruñeko Alde Zaharrean tiroz hildako Mikel Castillo ETAkideari irailaren 18an omenaldia egingo diola iragarri du gaztetxeak. Oroimenaren inguruko ekitaldietan, besteak beste, bi zine emanaldi antolatu dituzte, bata Operación Ogro Carrero Blanco agintari frankistaren hilketari buruzkoa eta bestea La fuga de Ezkaba, 36ko Gerrako ihesaldi ezagunaz.
Ekitaldi hauen harira, manifestuaren sinatzaileek gogor salatu dute gaztetxekoek 36ko fusilatuen memoria eta ETAren jarduna lotu izana. Haien ustez, horrekin manipulatu egiten dutelako “lur honetako memoria errepublikarra”. Ordukoa aztertu eta landu dutelako, are eta argiago ikusi dutela biolentziaren “ondorioak zeintzuk diren eta honek dakartzan eragin dramatikoak”. “Kontraesan argia da ETAren mundua eta bere jarduera autoritarioa Maravillas Lambertorekin, Ezkabako iheslariekin edo Nafarroan fusilatutako 3.452 pertsonekin lotzea”.
Sinatzaileek azpimarratzen dute 36ko gatazkan ez zela kanpoko inor Nafarroari eraso egitera etorri eta bertakoak izan zirela hiltzaile lanak egin zituztenak. "Hau ez zen Euskadi eta Espainiaren arteko gatazka bat izan", eta "bere ardatza demokrazia-frankismoa" izan zen.
Maravillas Lambertoren harira, sinatzaileek diote gaztetxekoek lekuz kanpoko konparaketa “friboloa eta oportunista” egin dutela neskaren heriotzeko gaua eta gaztetxea hustu zuten gaua parekatzerakoan. Gainera, gertaera haiek direla eta, “amarillismo morbosoan” erori direla diote, “aspertu arte errepikatzen ari direlako” neska gaztea bere aitaren aurrean bortxatu zutela eta ondoren bere gorpua txakurrei eman zitzaiela, eta hori ez zela horrela izan.
Manifestuari eta bestelako salaketei erantzunez, Iruñeko Alde Zaharreko Mikelen memoria auzo ekimenak ohar bat kaleratu du esanez ez dela Maravillas Gaztetxea ekitaldien antolatzailea, haien taldea baino, eta Mikel Castillo hil zutenetik urtero antolatzen duten ekitaldia dela. Aurten ere Carmen kaleko oroimen ekitaldira gerturatzeko gonbitea egin diete auzoko bizilagunei, irailaren 18an Carmen kalean 19:00etan.
"Ez dugu utziko poliziaren biolentzia zigor gabe geratzeaz gain gure memorietarik ere ezaba dezaten, eta horregatik, urtez urte gure auzokidea oroituko dugu. Hitz hauek zuretzat dira Mikel: "Ez dakizu zenbat aldatu den Iruñean azken urteetan Mikel, onera jakina; hala ere, batzuk saiatzen dira iragan grisera itzultzen, horretarako edozein aitzaki erabiliz, kasu honetan, esaterako, zure memeria".
Sareetan ere izan du oihartzuna gaiak. Hemen txioetako batzuk:
Hemen duzue hilabete honetan zehar Maravillas Gaztetxean landuko dugun gaia.
Memoria historikoa, egungo gizartea ulertzeko eta eraldatzeko beharrezkoa delako ✊🌹 pic.twitter.com/Zo7RRcS9Zp
— Maravillas Gaztetxea (@maravillasGTX) September 5, 2018
🔴🎙️@komaur (@geroabai) en @EuskadiHoy: "Nos parece una desfachatez unir el nombre de Maravillas Lamberto con un gaztetxe ocupado, de una frivolidad increíble". https://t.co/mb4259IFE7
— Onda Vasca (@ondavasca) 2018(e)ko irailaren 12(a)
"Poner en valor la lucha de ETA, en el marco del Gudari Eguna, encontrarle un sentido práctico al horror o plantear que la violencia de ETA contra cientos de personas, fue una violencia de respuesta es una aberración humana que no compartimos."https://t.co/BMPS0R6saU
— Joseba Eceolaza (@josebaeceolaza) September 11, 2018
1) no son familiares de fusilados ni la mitad.
2) ese artículo lo firma gente que ha practicado terrorismo tras 1978.
3) en esa lista hay familiares de pistoleros del 36.
4) según firmantes no todos los asesinados merecen la memoria de su comunidad.https://t.co/RK57dhPptz
— Hedoi Etxarte (@hedoi_etxarte) 2018(e)ko irailaren 11(a)
GeBai eta Batzarreko zenbait kide destakatuk ez dute nahi Maravillas Gaztetxean poliziak 1990an hil zuen ETAkide bat omentzea.
Baina Nafarroako Gobernuak berak omendu zuen poliziak hildako ETAkide hura 2017ko otsailan.#TrueStoryhttps://t.co/nx033vX6S4
— Hedoi Etxarte (@hedoi_etxarte) 2018(e)ko irailaren 11(a)
Behean dira sinatzaile guztiak eta manifestua osorik:
Martin Zabalza, Eneko Arteta, Lara Bartos, Jose Mari Asin, Koldo Pla, Joaquin Roa, Maite Rocafort, Juan Carlos Espinosa, Jose Ramon Martinez, Joseba Ezeolaza, Koldo Martinez, Patxi Leuza, Mari Cruz Sueskun, Merche Murga, Patricia Abad, Izaskun Moyua, Marisa Pereira, Marina Garcia, Gonzalo Medrano, Javier Lekunberri, Chechu Rodriguez, Lupe Galindo, Pello Salaburu, Josetxo Arbizu, Ana Ansa, Joseba Orduña, Efigenia García, Mikel Armendariz, Benito Salvatierra, Juana Garcia, Joseba Gutierrez Vierge, Angel Urio, Amelia Resano, Victor Oroz, Natalia Bartos, Jaime Esparza, Miguel Angel Moiua, Mikel Otazu, Virginia Aleman, Adolfo Bescos, Jose Luis Uriz, Angel Garcia Sanz Markotegi, Pedro Rascon, Maria Jose Martinez, Inma Jurio, Javier Makua, Nerea Mikelez, Marisa de Simon, Maria Asuncion Urio, Nuria Medina, Anabel Diaz, Milagros Rubio, Jesus Angel Arandia, Nino Ruiz eta Mikel Donazar.