argia.eus
INPRIMATU
Maravillas gaztetxearen epaiketa atzeratu dute
  • 10:00etan hastekoa zen Iruñeko Maravillas gaztetxea okupatzeagatik ikertutako 22 lagunen aurkako epaiketa. Alabaina, gaztetxeko twitterrean adierazi dutenez, lau eta zazpi hilabete artean atzeratuko da epaiketa. 72.000 euroko erantzukizun zibila eskatu diete.

ARGIA @argia 2019ko maiatzaren 09a
Epaiketa hasi baino lehen egin duten elkarretaratzea. Azkenean, epaiketa atzeratu da. Argazkia: Sare Antifaxista.

Iruñeko 4. Instrukzio Epaitegiko epailearen aurrean egitekoa zen ahozko bista, eta sei foruzain lekuko gisa ziren hastekoak.

Ondoren, ikertutako pertsonak galdekatzekoak ziren; eta horien atzetik, lekuko gisa, Nafarroako Gobernuko Ondare Zerbitzuko zuzendaria eta aipatutako zerbitzuko hiru teknikari.

Magistratuak ukatu egin zien lekuko gisa deklaratzea Nafarroako Gobernuko Ogasun eta Finantza Politikako kontseilariari eta Foruzaingoaren buruari.

Testigantzen fasea amaituta, peritu-frogak egitekoak ziren, eta inplikatutako parte bakoitzak hitz egiteko txanda izango zuen.