Goizeko 5:00ak aldera sartu dira barrura; ez zegoen inor bertan. Espainiako Poliziak Nabarreria plaza inguru osoa itxi du, inor bertaratu ez dadin. Foruzainen hitzetan, gaztetxearen egoera ikuskatzea dute helburu. Gaztetxekoek uste dute aitzakia hutsa dela eraikina husteko. Mobilizazioak utziko dituzte arratsaldeko batzarrera arte. Goizekoaren laburpen bideoa, amaieran.
Goizeko 6:30ak aldera eman dute Iruñeko Alde Zaharreko Maravillas gaztetxeko kideek egoeraren berri, sare sozialen bitartez. Pasa den astean Foruzaingoak baimena eskatu zuen eraikina –Rozalejos jauregia– ikuskatzeko, eta astearte goizean goiz sartu dira barrura, Nafarroako Auzitegiaren baimenarekin. Gobernuko Ondarearen Zerbitzuko teknikariak sartu dira, Euskalerria Irratiak jaso duenez. Foruzainek baieztatu dute horretan ari direla. Gaztetxeko kideek ohartarazi dute eraikinaren egoera aztertzeko argudioa aitzakia hutsa dela eraikina husteko. "Hamarnaka" zauritu direla esan dute, baina arratsaldeko herri batzarrean emango dituzte xehetasunak.
Maravillas desalojatzera etorri dira!
Han venido a desalojar Maravillas!
Nabarreriara etortzeko deia luzatzen dugu mundu guztiari!
Hacemos un llamamiento a todo el mundo a acercaros a la plaza de nabarreria!
Maravillasetik ez dira pasako#MaravillasHerriarentzat pic.twitter.com/xzRqTA0mqY
— Maravillas Gaztetxea (@maravillasGTX) January 8, 2019
Protestak kalean
Berria sare sozialetan zabaldu orduko, dozenaka lagun bertaratu dira gaztetxearen inguruan dagoen polizia hesira. Gero eta herritar gehiago elkartzen joan dira, eta lapiko eta guzti, manifestazio zaratatsua abiatu dute ehunka lagunek. Labrit kalea moztu dute gazteek, baina indarrez altxatu ditu Espainiako Poliziak. Parlamentura bidean doaz, Parlamentuko Mahaia 10:00etan biltzekoa baita.
Arratsalderako herri batzarra deitu dute: 18:00etan Mercaderes lanean.
Labrit kalea mozten ari ziren gazteak indarrez altxatu ditu Espainiako Poliziak @maravillasGTX pic.twitter.com/0efStHMHjm
— Euskalerria Irratia (@fm983irratia) January 8, 2019
Parlamenturaino heldu da @maravillasGTX ko gazteenq protesta pic.twitter.com/sVo4e4vMm0
— Euskalerria Irratia (@fm983irratia) January 8, 2019
Los desalojos tranquilos y pacíficos de @geroabai pic.twitter.com/9YqygxjBd9
— Maravillas Gaztetxea (@maravillasGTX) January 8, 2019
Kazelorada egiten ari dira:
Cacerolada para denunciar el desalojo de @maravillasGTX pic.twitter.com/Wh7mdiJzBn
— Martxelo Díaz (@MartxeloDiaz) January 8, 2019
Parlamentura heldu dira. 10:00etan biltzekoa da Parlamentuko Mahaia. Parlamentua inguratu dute gazteek, eta esku hartu du Espainiako Poliziak.
Parlamentua inguratzen ari dira gaztetxekoek @berria pic.twitter.com/DxTvilJEA3
— Ion Orzaiz (@IonOrzaiz) January 8, 2019
La policía carga contra los jóvenes de @maravillasGTX a la altura de la calle san Antón pic.twitter.com/L4sjccjzcH
— Ana Isabel Cordobés (@Ana_Cordobes) January 8, 2019
Bertaratu direnek jakitera eman dutenez, gaztetxekoen zenbait material ostu dituzte foruzainek, eta furgoneta honetan eraman dituzte.
#MaravillasHerriarentzat Furgoneta honetan ari dira @maravillasGTX-ko gauzak sartzen eta eramaten. Gaztetxekoek diote hozkailu bat, aulkiak eta bestelako materialak eraman dituztela pic.twitter.com/EHTMVGNnyu
— Ahotsa.info (@AhotsaInfo) January 8, 2019
Erabakia hartu dute: mobilizazioak utziko dituzte arratsaldeko batzarrera arte. 18:00etan izango da, Mercaderesen.
Zaldi zuriaren plazan bilduta daude gazteak orain. Bertan behera utziko dituzte mobilizazioak, arratsaldeko batzarrera arte. Dispositibo poliziala hainbat egunez luzatu daitekeela ohartarazi dute ere @berria pic.twitter.com/FkDqGnpGez
— Ion Orzaiz (@IonOrzaiz) January 8, 2019
La defensa juridica del @maravillasGTX trata de acceder al espacio junto con algunxs de lxs Jovenes identificados como okupantes del Gaztetxe. La policia española les deniega la entrada#MaravillasHerriarentzat #MaravillasAurrera pic.twitter.com/TpXKiFweKc
— La Haine (@LaHaineInfo) January 8, 2019
Ahotsa.info-k goizeko gertakarien laburpena egin du bideo honetan: