Gaztetxeko bost kideri salaketa jarri dietela salatu dute prentsa ohar batean. Irailaren 3tik Nabarreria Plazako Marques de Rozalejo jauregian 500 ekitalditik gora egin dira.
Hauxe da plazaratutako oharraren testu osoa:
“Pasa den irailaren 3an Alde Zaharreko gazte eta herri mugimenduko hainbat kolektibok Nabarreria Plazako Marques de Rozalejo jauregia zena auzora irekitzea erabaki genuen, modu honetan hiriaren bihotzean auzorako eta hiri osoarendako gune sozial bat sortuz. Guk argi dugu: Ez dugu onartuko egun dugun gune autogestionatuen gabezia izanik horrelako espazio bat hutsik eta itxirik izatea. Sartu bezain pronto espero genuenarekin egin genuen topo: hamaika aukera zituen espazio bat bai, baina erabat zaharkiturik zegoena, utzikeria iraupen luzearen ondorioz. Nolanahi ere, honek ez zuen eragozpenik ekarri, berehala hasi baikinen auzolanaren bitartez eraikina moldatu eta egokitzen nahi genuen erabilera sozialerako apropos uztea lortu dugun arte. Izugarrizko auzolanarekin batera hamaika izan dira orain arte antolatu ditugun ekimenak, hala nola, hitzaldiak, kolektiboen bilerak, proiekzioak, antzerkiak … (500 baino gehiago orotara!). Autogestioaren eta autoantolaketaren bitartez ekimen horiek guztiak Alde Zaharrari zein Iruñea osoari eskaintzeko gai izan gara.
Gutxinaka hiriko kolektiboetan barneratu garen heinean hainbat proiektu sortu egin dira Maravillas Gaztetxetik: Zinema, jantoki soziala, herri palestra, elkartasun elikagai bankua, euskaltegia, liburutegia etab. Hala eta guztiz ere, Geroa Bai-k lehenengo minututik bide errepresiboaren hautua, autogestio proiektu hau eteteko xedez, 5 pertsonen gainean salaketa jarriz. Honen berri izanik ere, Maravillas Gaztetxetik irtenbide adostu bat eztabaidatzeko proposamena egin genuen, ez baikenion nafar eskuin faxistari inolako mesederik egin nahi. Gauzak honela, Nafar Gobernuarekin mediazio prozesu batean sartu ginen adostasun puntu batera heltzeko helburuz. Parez pare harresi baten aurrean aurkitu ginen hor, Nafar Gobernuaren proposamen bakarra honakoa izanik “Eraikinetik alde egin, hondatutakoa ordaindu eta orduan salaketa kentzea pentsatuko dugu”. Onartezina guztiz. Ez bakarrik haien utzikeriarengatik zaharkitutako eraikina berregokitzeko proiektuan lan egin duten ehunka pertsonei suposatzen duen irain galantarengatik, baizik eta honek gure proiektuarekiko suposatzen duen xantai argiagatik ere. Haien arkupetik pasa ala errepresioaren mehatxua. Edonola ere, Geroa Bai-ren “proposamen” honen aurrean elkarrizketarako hautua egiten dugu beste behin ere. Entzungor egin duten arren, gure proposamenak baitira gutxi izan: Espazioaren legeztatzea, arautegiaren betetzea, berregokitze lanak etetea … Edozer herri proiektu hau bizirik mantentzearren. Tamalez, Nafar Gobernuaren jarrera ez da batere aldatu, honela alderdiaren izaera eta aldaketarekin duen konpromezu eza agerian utziz. Honen guztiaren aurrean, Maravillas Gaztetxetik zenbait galdera ditugu: Zein aldaketa mota da hau, urtetan eskuin faxistak erabili dituen politika berberak erreproduzitzen dituena? Zein ezker mota da herriaren alde kokatu ordez legea eta ordenaren baitan kokatzen dena? Nor ari da aldaketaren kontra? Honengatik deia luzatzen diegu Nafarroan aldaketaren alde apustua egiten duten ezkerreko indarrei proiektu hauen defentsa egin dezaten. Geroa Bai-ri azken dei bat egiten diogu bide errepresiboa alde batera utzi eta negoziaketara eser dadin. Bukatzeko, herri mugimendu osoari espazio hauek bete eta bizitza ematen jarraitzeko gonbitea egiten diogu.”
Albiste hau Euskalerria Irratiak argitaratu du eta Creative Commons lizentziari esker ekarri dugu
Pasa den urriaren 30ean, Portugaleteko Sastraka Gaztetxeko bederatzi lagun auzipetu zituzten. Handik egun batzuetara Portugaleteko kaleak hartu zituzten hainbat lagunek gaztetxearen defentsan. Bi egun geroago, fiskalak karguak kendu zituen.
Bertan behera geratu da Barakaldoko epaitegian egingo zen Sastraka Gaztetxeko bederatzi kideren aurkako epaiketaren ahozko saioa. Akusatuen defentsak egozten zaien okupazio delitu arinaren preskripzioa planteatu du, eta Fiskaltzak karguak erretiratu ditu.
Azaroaren 5ean epaituko dituzte Barakaldoko epaitegian. “Kapitalismoaren logikatik kanpo” dagoen alternatiba bat sortzeagatik okupazio mugimendua “kriminalizatu eta zigortu” nahi dutela salatzen dute gaztetxeko kideek. Txirbilenea Kulturgunearen hustearen... [+]
2020an birjabetu zuten espazioa Portugaleten, eta horren harira epaituko dituzte bederatzi pertsona azaroaren 5ean. Ostiral honetan manifestaziora deitu dute, 'Okupazioaren kontrako erasoak gelditu' lelopean.
Euskal Herri mailako topaketak antolatu dituzte hainbat gaztetxe eta gazte asanbladatako gazteek urriaren 19rako, Leitzan (Nafarroa). Mugimenduaren egoeraz eta egitekoez hausnartu, elkarren artean saretu, eta borrokarako indartzea dute helburu. Idatziz erantzun diete ARGIAren... [+]
Autogestio espazio "irekiak, asanblearioak eta horizontalak" eraiki nahi dituzten gaztez osaturiko gaztetxe eta gazte asanbladak antolatutako jardunaldiek gaur egun atomizatua eta polarizatua dagoen esparru batean eragin nahi dute.
Isabelle Pargade Hazparneko auzapezak ofizialki eman dizkio Ttattola gaztetxeari lokal berriaren gakoak. Bien arteko negoziaketa luze batzuen ondorio da.
Eraikinetik ateratzeko agindua eman diete Zestoako Gazte Asanbladako kideei, eta prozesuaren gastuak ordaintzera zigortu dituzte. Gaztetxearen defentsan mobilizatzera deitu dute igandean, otsailak 4, Zestoako plazatik.
Zestoako Elizondo eraikina gaztetxe berri gisa okupatu zuen Gazte Asanbladak. Eraikina Elizaren jabetzakoa da, eta gotzaindegiak gaztetxearen aurkako prozedura abian du. Protesta ekintzak nagusitu dira azken asteetan, igandean Zestoako elizan, esaterako. Zestoako Udalak adierazi... [+]
Zestoako Gaztetxearen kontrako prozedura judiziala mantentzen du Elizak: asteazken honetan izango da epaiketa. Aurreko ostiralean, Gaztetxearen aldeko elkarretaratze bat izan zen Donostiako Artzain Ona katedralean.
Kontzertuetarako materiala eta baliozko tresnak eraman dituzte.
Ez Dago Hilda festibalaren antolakuntzak azaldu duenez, festibal honen helburua dirua lortzea izanen da Iruñerriko eszena autogestionatuak behar duen entsegu espazio bat eskuratzeko. Urriaren 28an Berriozarko Ilargi parkean ospatuko da hirugarren edizio hau.
Zestoako Gazte Asanbladak jakinarazi du Gaztetxea husteko prozedura judiziala martxan jarri duela berriz Gipuzkoako gotzaitegiak, negoziatzeko deiei entzungor eginda. Aurtengo otsailean birjabetu zuten Elizondo eraikina izandakoa Gazte Asanbladako kideek.
Ttatola gaztetxeko kidea Baionako epaitegian errudun jo dute. Epaiketa salatzeko mobilizazioa egin dute ostegunean, hilak 22, Hazparneko plazan.