argia.eus
INPRIMATU
Maravillas gaztetxea hustu aurretik eraikinak segurtasuna bermatzen zuen, txosten tekniko baten arabera
  • Arkitekto tekniko batek ikuskatu zuen Maravillas gaztetxea azaroan eta abenduan, abuztuan eraikinaren segurtasuna ez zela bermatzen leporatu zielako Nafarroako Gobernuak.

Gorka Peñagarikano Goikoetxea 2019ko urtarrilaren 22a
Maravillasen Foruzaingoa sartu aurretik ateratako argazki bat.

Lehen hustea 2018ko abuztuan pairatu zuen Iruñeko Alde Zaharrean dagoen Maravillas gaztetxeak. Antza, Nafarroako Gobernuaren aburuz, Rozalejo jauregiak ez zituen segurtasun neurriak betetzen. Gazteek konponketa lanei ekin zioten, eta abokatuen laguntzaz, iazko azaroan eta abenduan Almudena Perez de Diego arkitekto teknikoa kontratatu zuten eraikina ikuskatu eta egoeraren balorazio sakona egiteko. Berak egindako txostenaren arabera, gazteek arriskuak “murrizteko eta desagertzeko” neurriak hartu zituzten. Auzolanari esker, garbiketa eta instalazioen hobekuntza nabarmena eman zuten udazkenean. Eraikina ez zuen arriskuan ikusi: “Eraikinaren egoera ez zen larritzeko modukoa; epe ertainera behintzat ez zuen arriskurik”. Egokitutako gelak egoera onean egoteaz gain, segurtasun faltarengatik erabili ezin ziren “itxita eta behar bezala adierazita” zeuden.

Urtarrilaren 8ko kaleratzea

Arkitekto teknikoak jauregia ikuskatzeko baimena eskatu du, egungo egoera baloratu dezan. Momentuz behintzat ez diote baimenik eman, baina sarean zabaldutako irudiak ikusita, dagoen bezala gutxiengo segurtasun neurriak ez dituela gaindituko uste dute gaztetxeko kideek.

https://twitter.com/maravillasGTX/status/1087067205316038656