"Ez nengoen prest bortxatzaile, pedofilo eta abusatzaile baten omenez minutu bateko isilunea gordetzeko", adierazi du Paula Dapenak, Portonovoko (Galizia) Viajes Entrerrias FF taldeko futbolariak, larunbatean A Coruñako Deportivoren aurkako lagun arteko partida bukatu ostean.
Partida hasi aurretik, minutu bateko isilunea gorde zen Diego Armando Maradona argentinarraren omenez. Dapenak, baina, lurrean eserita eta bizkarra emanez, ez zuen bat egin: "Taldekideek niri begiratu eta barre egiten zuten, bai baitzekiten ez nuela isilunea gordeko", adierazi du Pontevedra Viva agerkarian. Duela gutxi emakumeen kontrako indarkeriaren aurkako eguna izan da, eta horrelako keinurik ez zen egin; biktimengatik gorde ez denean, are gutxiago egingo dut nik bortxatzaile, pedofilo eta abusatzaile batengatik. Jokalaria izateko pertsona izan behar da lehenago, eta balore batzuk izan, berak zeuzkan abilidade futbolistiko ikusgarrietatik haratago".
Dapenaren irudiak oihartzun zabala izan du sare sozial eta mundu osoko hedabideetan, Maradonaren omenezko ekitaldi hunkigarri, koloretsu eta poetikoagoetara askoz ere ohituagoak, ispiluaren aurrean jarri eta Maradonaren aldeko hitz ponpoxoez bi bider pentsatzera bultzatu gaituzten aldarrikapenen aurrean entzungor.
.@IzaroAndres: "Zuen usteen eta legeen kontra, gora borroka feminista!'' #GazteaSariak2020 💪🏻💜 pic.twitter.com/TvbDZKBo8P
— gaztea (@gaztea) November 27, 2020