Otsailaren 16an mapuzugunak Temuco hiriko plaza nagusia hartu zuen eta maputxeek festa giroan hizkuntzak espazioak errekuperatzeko aldarria egin zuten.
Mari mari da maputxeen agurra eta horrela hartu zuten otsailaren 16an Korrikaren ahizpa, Lefkantun.
Ekintzaile gazteek antolatzen dute urtero Wallmapu-n, maputxe herria bizi den lurraldean, eta beraien jatorrizko hizkuntza, mapuzugun-a, biziberritzeko ekimenetako bat da. Izan ere, euskararen bidean ikasitakotik, Korrikaz gain barnetegiak ere etxekotu baitituzte. Hizkuntzaren galera azkarra den garai hauetan sentsibilizazioa bereziki garrantzitsua da eta, hain zuzen ere, hori du helburu Lefkantunek.
Antolatzaileen artean Mapuzuguletuaiñ elkarteko kideak daude, Garabidek azken urteotan antolatutako Hizkuntza Biziberritzeko Gidaritzari buruzko Ikastaldi Trinkoan eta baita Hizkuntza Biziberritzeko Estrategiak Aditu Ikastaroan ere formatutakoak.
Lefkantun-en berri Garabidek eman digu ARGIAko Plaza!-an eta ondoko bideoa Garabide.eus-en ere aurkituko duzu: