“Ez dut kafe batera gonbidatuko atxilotu bat”, adierazi zuen ironiaz Manuel Pastrana guardia zibil ohiak TV3n egindako elkarrizketa batean eta torturaren apologia argia eginez. ETAn nola infiltratu zen ere kontatzen du elkarrizketan.
TV3ko ‘Preguntes freqüents’ saioan izan zen Manuel Pastrana guardia zibil ohia eta ustezko etakideei egindako torturez mintzatu zen.
“Ez dut kafe batera gonbidatuko atxilotu bat. Ahal den bezala atera egin behar zaio [informazioa]”, erantzun zuen, torturatzea ohikoa den galdetu zitzaionean. Gainera, euskaldunak oso ahulak direla nabarmendu zuen, ukitu bezain laster guztia kontatzen dutela.
“Espainian beste herrialdeetan baino leunagoak gara torturatzeko orduan” adierazi zuen. Elkarrizketatzaileak egindako ezertaz damutu al den galdetu zioenean, ezetz erantzun zion, “berriro guztia egin dudan berdin egingo nuke”.
Adierazpen hauek, 8:35 eta 9:25 minutuen artean entzun daitezke bideo honetan:
📌 D'on venien les ordres el 23-F? Aquesta és la pregunta que li ha fet @laura_rosel a un antic subtinent de la @guardiacivil que va participar-hi. Aquí teniu la resposta 👇#FAQSmesborronaTV3 https://t.co/dVlhDEr8Ed
— Preguntes freqüents (@FAQSTV3) 2018(e)ko uztailaren 1(a)