argia.eus
INPRIMATU
Manu Lezertua hautatu dute EAEko ararteko
  • EAJk, PSEk eta PPk alde bozkatu eta Manu Lezertua aukeratu dute EAEko ararteko datozen bost urtetarako. Luix Barinagarrementeriak EH Bilduko 21 bozka jaso ditu Gasteizko Parlamentuan eta UPyDk boto zuria eman du.

Igor Agirre @igoragirre 2015eko maiatzaren 28a
Manu Lezertua da EAEko ararteko berria. (Argazkia: Eldiario.es).

Iñigo Lamarca ordezkatuko du Lezertuak ararteko postuan. Lamarcaren lan ildoari jarraipena emango diola azaldu du eta norbanakoen kexei arreta handiagoa jarriko diela. Gai zehatzen inguruan txosten gutxiago egingo dituela esan du.

Bere hautagaitzaren berri jakin zenean Espainiako Alderdiaren Legearen aldeko artikulu bat idatzi zuela eta polemika sortu zen. Asteartean Gasteizko Parlamentuko Giza Eskubideen Batzordean azaldu zuenez, ez zuen bere iritzia eman artikulu hartan. Testua Giza Eskubideen Estrasburgoko Auzitegiaren 2009ko sententziaren zatien iruzkinekin egin zuela esan zuen.