argia.eus
INPRIMATU
Tolosara egokitutako edukiontzi bidezko sistemarekin bilduko dituzte hondakinak
  • Tolosan, errefusa eta organikoa txip bitartez jasoko dituzte edukiontzietan, Udal Gobernuak jakinarazi diuenez. Apirilaren 29ko osoko bilkuran onartuko dute erabakia.

ARGIA @argia 2014ko apirilaren 11

Gaur egungo edukiontzi berdeak desagertu egingo dira sistema berriarekin, eta horien ordez edukiontzi grisa eta marroia jarriko dituzte; hurrenez hurren, errefusa eta organikoa bilduko dituzte.

Familia bakoitzak txip bat izango du eta txartel horrek edukiontzi bakarra irekiko du. Horrela, egunak zehaztuko dituzte errefusa eta organikoa biltzeko: organikoa astean lautan bilduko dute eta errefusa, berriz, astean behin.

Edukiontzi bakoitzean 150 herritarren hondakinak bilduko dituzte eta "herritarrei gerturatzea izango da helburua", udalak azaldu duenez. Horrela, 240 litroko 150 edukiontzi inguru beharko ditu Tolosako Udalak.

- Sistemaren ezaugarri nagusiak, Ataria.com eta Tolosako Udalaren webguneetan.

- Tolosa Zero Zabor taldearen balorazioa sistema berriaren inguruan (pdf).