Gauerdian manifestazio isila egin dute Iruñean, Palestinako herria jasaten ari den genozidioa salatzeko.
Iruñeko Udaletxe Plazatik abiatu, kandelekin gaua argiztatu, eta isilpean hiriaren erdiguneko kaleak zeharkatu dituzte Espainiako Gobernuaren Ordezkaritzaren aurrean manifestazioa amaitzeko.
Bertan, PSOE eta Sumar alderdien gobernuari genozidioa gelditzeko urratsak ematea eskatu diete, hala nola, Israelekin harreman guztiak etetea.