argia.eus
INPRIMATU
Manifestazioa deitu dute Donostian Herriko tabernen itxiera salatzeko abuztuaren 8an
  • Manifestazioa deitu dute abuztuaren 8rako Donostian Herriko taberna eta elkarteen itxiera salatzeko. "Politikari eta kulturari aterik ez itxi, herrikoak libre" lelopean, 17:30ean aterako da Gipuzkoa Plazatik. "Ez da ohiko manifestazioa izango", jakinarazi dute.

ARGIA @argia 2015eko uztailaren 28a

Hainbat norbanakok eta eragilek emandako babesa publiko egin dute Donostian egindako prentsaurrekoan.

Irakurri duten oharra:

Euskal Herritarrok urte luzez gatazka eta sufrimendua bizi izan ditugu. Azken urteotan emandako urratsek eta sortutako testuinguru berriak, justizian eta bakean oinarritutako etorkizun baterako aukera zabaltzen dute.

Eragile politiko eta sozialek zein norbanakoek emandako urratsek ekarri gaituzte egoera honetara. Eta etorkizuna eraikitzen jarraitzeko, ezinbestekoa izango da denok erantzukizunez jokatzen jarraitzea. Bide horretan, lekuz kanpo daude konponbidea oztopatu asmoz jartzen dituzten trabak, prozesu judizial hau eta aurreikusita dauden besteak, hori dira: traba berriak.

Prozesu hauen mehatxupean segitzen duten zenbait Donostiar daude oraindik, eta zentzu honetan, 35/02 auziko sententziak frustrazioa eragiten du. Oraingo honetan 4 donostiar izan dira zigortuak: Joseba Alvarez, Joseba Permach, Agus Rodriguez eta Juani Lizaso; eta bost lokal konfiskatuak: Hontza, Marruma, Herria, Haritza eta Txalaka elkarteak.

Eraiki beharreko eszenatoki berrian eskubide zibil eta politiko guztiak bermatu behar dira. Beraz, militante politikoen kontrako zigorrek zein herriko tabernen itxierek ez dute ez tokirik, ez zentzurik. Nola ulertu Frankismo garaiko gisako zigorrak? Nola ulertu 1936tik hona burutu den ondasun lapurreta handiena egungo testuinguruan?

Sententzia honek gure herriko gatazkaren amaiera garaile eta galtzaile eskemara eraman nahi du. Ozen aldarrikatu nahi dugu, aurrera urratsak, konponbide justua denok garaile izango garen eskeman soilik etorriko dela. Adierazpen hau sinatzen dugunok, sententzia honen aurrean gure kontrakotasun osoa adierazi nahi dugu. Zigortutakoen absoluzioa eta herriko tabernen zigorraren indargabetzea eskatzen dugu. Hala nola, sententzia honek eragiten dituen kaltetu guztiekiko elkartasuna adierazi nahi dugu. Helburu honen baitan, konpromisoa hartzen dugu gure esku dauden elkartasun zein salaketa ekimenak bultzatzeko.

Sinatzaileak:

Joserra Senperena (pianojolea)
Luis Mokoroa (Gastronomia Kofradiako Lehendakaria)
Patxi Ezkiaga (idazlea)
Bertol Arrieta (idazlea)
Joxe Agustin Arrieta (Idazlea)
Juan Luis Zabala (Kazetaria, idazlea)
Danele Sarriugarte (idazlea)
Fito Rodrigez (idazlea)
Jakoba Errekondo
Leire Palacios (kazetaria)
Lander Arbelaitz (kazetaria)
Eneko Olasagasti (zinemagilea)
Iñaki Arozena (margolaria)
Maite Agirre (aktorea)
Ramon Agirre (aktorea)
Asier Hernandez (aktorea)
Xabier Peñalver (Aranzadi)
Josu Tellabide (historialaria)
Iñaki Egaña (historialaria)
Josebe Iturrioz (mugimendu feminista)
Kattalin Miner (mugimendu feminista)
Dani Goñi (euskalgintza)
Zigor Etxaburua (euskalgintza)
Beñat Gaztelumendi (bertsolaria)
Markel Ormazabal (soziologoa)

Eragileak:

Komite internazionalistak
Askapena
EH Bildu
Plaz!
LAB
ELA
Alde Zaharreko Arrano Beltza Euskal Tokia
Ze esatek! musika taldea
Blaka musika taldea
Donostiako Koordinadora Feminista
Euskal Herrian Euskaraz
Medeak
Bagera
Eguzki
AHTaren kontrako mugimendua
2016 Desokupatu