argia.eus
INPRIMATU
Jon Telletxea eta Urtzi Martinez grebalarien espetxeratze aginduaren kontra manifestazioa Bilbon
  • Grebalariak aske! plataformak deitu du manifestazioa astelehenean arratsaldeko 19:00etan. Deustuko Done Petri plazatik abiatuko dira Urtzi eta Telle aske! lemapean.

Judith Perez @judyjudd 2014ko irailaren 15
Ekainean egindako manifestazioa bi gazteei babesa emateko (argazkia: Grebalariak aske! plataforma)

Bizkaiko Audientzia Probintzialak bi urte eta erdiko espetxe zigorra ezarri zien Jon Telletxea eta Urtzi Martinezi 2012ko martxoaren 29ko greba orokorrean margoketak egiteagatik, eta espetxeratze aginduaren zain egon dira orain arte.

Gazteek ostiralean jaso zuten epaitegiko zitazioa eta euren abokatuek jakin izan dutenez, astelehenenean eskura jasoko dute espetxeratze autoa. Irailaren 22tik aurrera hamar eguneko epea izango dute kartzelan aurkezteko.

Bi grebalariek zigorraren berri izan zutenetik hainbat ekintza izan dira euren absoluzioa eskatzeko. “Herritarren eskubide sozialen eta lan eskubideen alde egiteak ezin du delitu izan”, adierazi du Bizkaiko Sortuk Twiterren. Eleak mugimenduak ere babesa adierazi die gazteei, eta ez dutela "inongo muntaia polizialik" onartuko esan dute.

Hemen manifestazioaren berri emateko egin duten kartela: