Milaka lagun batu dira Bilbon igandean, Osakidetzaren pribatizazioaren aurka. SATSE, ELA, LAB, CCOO, UGT eta ESK sindikatuek egin zuten deialdia, eta ibilbidean zehar ozen entzun dira Gotzone Sagarduy osasun sailburuaren dimisioa eskatzen zuten oihuak.
Manifestazioa eguerdian abiatu da Jesusen Bihotzetik Lehen arreta desegiteari ez! Salba dezagun Osakidetza! lelopean eta udaletxerainoko bidea egin du.
Pasa den ekainaren 8an, Osasun Sailburuak "oso adierazpen larriak egin zituen" sindikatuen ustez eta Eusko Jaurlaritzaren estrategia salatu dute: "Lehen arreta desegin eta gainerako asistentzia-mailak prekarizatu nahi dituelako pribatizazioaren, zerbitzu publikoen aurkako erasoaren eta osasun-aseguru pribatuen negozioaren bidez".
??? Sagardui sailburuak egindako adierazpenen arabera, Lehen Mailako Arreta murriztea eta desegiten uztea da asmoa. ?? Argi utzi nahi dugu gaur egun ditugun arazoek konponbidea dutela, borondate eta inbertsio kontua da. pic.twitter.com/hyJc3fdxRq
— SATSE Euskadi (@SATSE_Euskadi) June 26, 2022
Amaieran, sindikatu guztien izenean ondorengoa adierazi zuten: "Azpimarratu behar dugu profesionalen eskasia hori erabaki politikoen emaitza dela eta gainera, eskasia hori existitzen ez den kategorietan ere erabiltzen saiatzen direla. Baina horren atzean dagoen errealitate bakarra da osasungintza publikoa indartzeko borondate eza, baita inbertsioa handitzeko borondate eza ere. Arazoa ez da profesionalen falta, arazoa lan-baldintza eskasak, lan-karga onartezinak, egonkortasunik eza eta behin-behinekotasun sistematikoa dira".