Euskal Herriko pentsionistek batzorde koordinatu bat sortu dute, “hobeto” antolatzeko asmoz. Maiatzaren 5ean eta 26ean mobilizazioak iragarri dituzte Gasteizen eta Iruñean.
“Pentsio duinak” aldarrikatzen jarraituko dutela adierazi dute eta ez dutela amore emango 1.080 euroko diru sarrera “duina” izan arte. Martxoaren 17ko mobilizazioetan lortutako arrakasta errepikatu nahi dute antolatzaileek.
Bizkaiko pentsiodunen plataformako bozeramaile Xabier Isasa adierazi du astelehenero hiri eta herrietan egiten diren elkarretaratzeei egitura bateratua emateko asmoz deitu dituztela manifestazioak. Lehenengoa estatu mailakoa izango da eta bigarrena, momentuz, Euskal Herriko bi hiriburutan soilik egingo da. Bietan eskatu die herritarrei kalera ateratzeko, Madrilgo, Gasteizko nahiz Iruñeko gobernuek entzun behar baitituzte herriaren eskariak.