argia.eus
INPRIMATU
Manifestaldia egingo dute Lakarrin prezioen gorakada artifizialaren kontra
  • Prezioak handitzearen eta espekulazioaren aurkako manifestazioa antolatu dute Zuberoako Lakarrin. Borda txiki bat 8.000 euroan erosi orain dela 12 urte, eta orain 341.000 euroan saltzea baimentzen duen egoera salatuko dute.

ARGIA @argia 2022ko martxoaren 03a
8.000 lagun batu ziren espekulazioaren aurka iaz Baionan.

Bizitzaren garestitzea, eta bereziki higiezinena, Ipar Euskal Herriko kostaldetik barnealdera barreiatzen ari da. Horren aurrean

martxoaren 12an, goizeko 10:00etan, herritar oro eta bereziki gazteak manifestaldira joateko gomita egin du Lakarriko Kontseiluak.

Lakarriko mera edo auzapeza da Dorothée Nabarra. Berarekin hitz egin dute Xiberoko Botzan:

Dorothée Nabarra