argia.eus
INPRIMATU
Manex Pagola kantari eta idazlea hil da
  • Manex Pagola baxenabartarra hil da Baionan, 76 urte zituelarik, Euskal Irratiek zabaldu dute heriotzaren berria. Urketa herrian ehortziko dute heldu den astelehenean, 15:00etan.

ARGIA @argia 2018ko ekainaren 07a
Argazkia: Maite Pagola

Manex Pagolak Zazpiribai ikuskizunaren bultzagilea izan Ipar Euskal Herrian, Ez Dok Amairu taldearen  Baga Biga Higa ikuskizunaren arrakasta ezagutu ondoren.

Besteak beste, Pantxoa Carrere eta Peio Ospital, Ugutz Robles-Arangiz, Iñaki Urtizberea, Patxika Erramuzpe, Benito Lertxundi, Xabier Lete eta Lourdes Iriondo aritu ziren Zazpiribai emanaldiaren inguruan.

Politikan eta herrigintzan aritu zen luzaz ere bai. 1968tik 1972ra bitartean Enbata mugimenduko kidea izan zen, Seaska elkartearen sorreran parte hartu zuen. Iparraldeko Eusko Alkartasuna alderdiko idazkari nagusia izan zen.

Manex Pagola ARGIAn:

- Mikel Asurmendirekin elkarrizketa

- Manex Pagolaren mendiko borda (Pello Zubiria)