argia.eus
INPRIMATU
Mañeruibarko haur euskaldunak sarituko dituzte Iruñeko Komunikabideak Fundazioak eta Euskaltzaindiak
  • Euskara galdua zen eremu mistoko eta ez-euskalduneko herrietako familien ahaleginak aitortuko dituzte ekitaldian. Oskar Alegria zinemagilearen bideoak emango dio hasiera ekitaldiari 11:30ean udaletxean.

Euskalerria irratia @fm983irratia 2024ko maiatzaren 24a
Sagrario Aleman eta Kike Diez de Ulzurrun.

Euskaltzaindiak eta Iruñeko Komunikabideak Fundazioak elkarlanean antolatu dute Mañeruibarko haur euskaldunak saritzeko ekitaldia. Maiatzaren 25ean izanen da, goizeko 11:45ean, Mañeruko plazan. Horren aurretik, Oskar Alegria zinemagileak ondutako bideoa erakutsiko dute udaletxean, goizeko 11:30ean.

Ekitaldian, Iruñeko Komunikabideak Fundazioak eta Euskaltzaindiak, Mañeruibarko (Mañeru, Zirauki, Artazu eta Girgillao) familiei seme-alabak euskal irakastereduen bidez euskalduntzeko egiten duten ahalegina aitortu nahi diete antolatzaileek azaldu bezala.

Mañeru ere, berde iluna da, eta horretarako, euskara galdua zen eremu mistoko eta ez-euskalduneko herri horietako familiak sarituak izango dira, bertan euskara errotze eta sendotzearen alde egunero harturiko konpromisoarengatik.