Nelson Mandelaren osasun egoera makurrak mundu mailako kezka eta ikusmina sortu du. Herrialdeko presidentetzak iragarri du igande arratsaldean Mandelaren egoera kritikoa dela eta medikuak beren eskuetan den guztia egiten ari direla.
Hegoafrikako lehen presidente beltzak, egun 94 urte ditu, eta orain hilabete Pretoriako ospitalera eraman zuten birikako infekzio bat medio.
Twitterren erabiltzaile eta hedabideak Mandelari buruz idazten dituzten mezu nagusiak segidan.