argia.eus
INPRIMATU
Maltako ustelkeria salatu duen kazetari bat hil dute, bonba-autoz
  • Daphne Caruana Galizia da kazetaria eta Maltako politikariek ustelkeria kasuekin duten lotura salatu izan du. Astelehenen arratsaldean, urriak 16, bonba bat jarri zioten autoaren azpian. Leherketa erabatekoa izan zen eta momentuan bertan hil zen kazetaria. Herrialdea Europako enpresa handi eta aberatsentzat paradisu fiskala bilakatu dela salatu zuen. “Maltako paperak” izeneko ikerketan.

Miren Osa Galdona @Mirentx_U 2017ko urriaren 17a
Lehergailuak erabatekoa izan zen (Argazkia: @JulianAssange)

Pasa den astean, heriotza mehatxuak salatu zituen Caruana Galiziak, eldiario.es atariaren arabera. “Panamako paperen” kasua argitara irten zenean, Maltaren erantzukizuna aztertzen hasi zen. “Panama paperekin” zerikusia duen enpresa baten irabazietatik probetxua ateratzeaz leporatu zien Maltako presidente Josep Muscat eta bi laguntzaileei, baita Azerbaiyanen diru kontu bat izatea ere.

Nazioarteko agintariek gaitzetsi dute ekintza eta “egiaren alde eginiko lana inoiz ez dela ahantziko” azpimarratu dute.

Julian Assange Wikileakseko sortzaileak 20.000 euro eskaini ditu hiltzaileei buruzko informazioaren truke. Erabat suminduta dagoela esan du.