argia.eus
INPRIMATU
Maltako enpresari bat atxilotu dute, Daphne Caruana kazetariaren hilketan duen ustezko inplikazioagatik
  • 2017an hil zuten iruzur kasuetan aditua zen kazetaria. Yorgen Fenech enpresari miliodunaren gas eta elektrizitate zentroaz ikertzen ari zen hil zuten Caruana.

Igor Galarza Intxausti @IgorGalarza 2019ko azaroaren 22a
Daphne Caruana (ezkerrean) eta Yorgen Fenech (eskuinean)

Maltako Gobernuak Daphne Caruana Galiziaren erailketa ikertzen dihardu bi urtez. Publico hedabideak jakinarazi duenez, asteazkenean gobernuak hilketako parte-hartzaileei zigorgabetasuna eskainiko ziela adierazi zuen, kasua argitzeko informazioa ematearen truke.

Egun bat geroago, Yorgen Fenech enpresaria atxilotu zuten. Goizaldean izan zen, Maltatik alde egin behar zuen yatean harrapatu zuten. Ustez, Caruana hiltzea agindu zuen pertsona da enpresari milioiduna.

Caruana bere kotxean zegoen, ibilgailuak eztanda egin zuenean. Iruzur kasuetan aditua zen, eta garai hartan Fenechen gas eta elektrizitate zentroan gertatzen ari zen ustezko iruzur kasu bat ikertzen ari zen