Mossa Ag Attaher, Azawadeko Askapen Mugimenduko bozeramailea Katalunian izan da egunotan, pasa de apirilaren 6an aldarrikatutako Azawaden independentziari buruz hitz egiteko. Nazioarteak ez du onartu azken urteetan Maliren esku izan den zonalde honen askapena. Diari de Sabadell egunkariak Ag Attaherrekin eginiko elkarrizketa kaleratu du eta pasarte batzuk bildu ditugu jarraian.
"Nazioarteak Azawad estatua ez onartzearen atzean interes politiko eta ekonomikoak daude. Askok Malin dituzten negozioak babestu nahi dituzte. Baina laster konturatuko dira Azawadek ere babestu beharreko interes ugari dituela".
(...)
"Gu gai gara zonaldeko segurtasuna bermatzeko. Gure lurraldea da. Arazoak konpondu nahi dituen edozein herrialdek lehenengo Azawad eta Askapen Mugimendua aitortu beharko ditu. Malik 50 urte bakarrik daramatza han, guk 1.000 baino gehiago. Lurraldea inork baino hobeto ezagutzen dugu eta gu gara hau egonkortzeko interes handiena dugunak"
(...)
"Muturreko islamarekin lotzen gaituzten arren, guk beti esan dugu laiko eta demokratikoak garela. Tuareg herria aspalditik agertu da estremismoen aurka. Begiratu tuareg emakumeen egoera eta alderatu."
(...)
"Gure intentzioa ez da munduko lehen tuareg estatua sortzea. Gure artean arabiarrak, peulak eta shongayak bizi dira eta ez ditugu baztertuta utziko, Malik gurekin egin duen moduan".
- Irakurri aste honetako ARGIAN [2.219 zenbakia] gaiari buruz plazaratutako artikulua.