Malen Garmendiak bi urte daramatza Greziako Lesboseko migranteen errefuxiatu gunean lanean , ZAPOREAK gobernuz kanpoko elkartearekin.
Egunero mila eta berrehun bazkari prestatzen eta banatzen dituzte. Duela urtebete inguru sute handi bat bizi izan zuten, eta hamabi mila errefuxiatu baziren orduan, gaur egun bost mila inguru badira bertan. Barda parte hartu du Irunen, Bidasoa ibaian ito den migrantearen aldeko elgarretaratzean. Jose Luis Aizpuru mintzatu da berarekin.