argia.eus
INPRIMATU
Malen Amenabarrek irabazi du Santurtziko kanporaketa
  • Urriaren 14an jokatu da Bizkaiko Bertsolari Txapelketaren bigarren kanporaketa, Santurtziko Serantes Kultur Aretoan; finalaurrekoetarko txartela lortu du Amenabarrek.

Bertsozale.eus @bertsozale 2018ko urriaren 16a
Argazkia: Bertsozale Elkartea. Argazkia: Bertsozale Elkartea.

Bertsozalez bete-bete egin da Santurtziko Serantes Kultur Aretoa. Bigarren kanporaketa izan da, eta kantatu duten bertsolariak, hurrengoak:

Arrate Illaro Etxebarria, Ekaitz Larrazabal Gutierrez "Katxo", Eneko Abasolo Txabarri "Abarkas", Imanol Arrutia Azkueta, Iñaki Iturriotz Zuluaga, Malen Amenabar Larrañaga.

Malen Amenabarrek lortu ditu puntu gehien, 480,5 puntu. Beraz, Igorreko finalaurrekoan kantatuko du azaroaren 25ean. Horrela geratu dira puntuazioak:

- Malen Amenabar Larrañaga: 480,5 puntu.

- Eneko Abasolo Txabarri "Abarkas": 460 puntu.

- Arrate Illaro Etxebarria: 458,5 puntu.

- Iñaki Iturriotz Zuluaga: 427,5 puntu.

- Imanol Arrutia Azkueta: 394 puntu.

- Ekaitz Larrazabal Gutierrez "Katxo": 391,5 puntu.

Saioan Oier Iturralde Fernandez "Atano" ibili da gai-jartzaile beharretan. Epaimahaia, ostera, hurrengoek osatu dute: Alaitz Etxanobe Bereziartua, Ander Txakartegi Basterretxea, Jon Jaio Aiartzaguena, Jurgi Fuentes Goikoetxea, Leire Etxebarria Gaztelu eta Miriam Juaristi Urizar. Idazkaria Itziar Basterretxea Olarreaga izan da.

Bizkaiko Txapelketari buruzko informazio osoa, Bertsozaleren webgunean.