argia.eus
INPRIMATU
“Makroproiekturik ez” manifestazioa egingo dute larunbatean Gasteizen
  • Hamasei plataformak baino gehiagok bat egin dute "Araba ez dago salgai" eta "Makroproiekturik ez!" mezuekin eta manifestazioa antolatu dute elkarrekin: urriaren 26an izango da, 18:00etan Gasteizko Bilbo plazan hasita. Jarraian, manifestazioa deituz plazaratu duten mezua.

ARGIA @argia 2024ko urriaren 23a
Manifestazioa deitu duten taldeek elkarrekin egin zuten deialdia. Hala Bedi

"Beste behin ere, manifestazio bat deitu beharrean gaude Araba mehatxatzen duten makroproiektuen aurka gaudela adierazteko. Proiektu berriak sortu ahala, inolako ordenarik eta zentzurik gabe, proiektu horien eragin larria jasaten duten herri, mendi eta lurraldeetan, astakeria zentzugabe horren aurrean herriaren erantzun sendo eta azkarra sortu da.

Azken hilabeteetan makina bat makroproiektu aurkeztu dira Araban, eta azken urteotan aurkeztu diren proiektuekin batera, plastiko, plaka, eoliko eta hormigoizko itsaso bihurtu nahi dute gure lurraldea, "korporazio handiek gure lurraldearen kontura negozioa egiteko aitzakia gisa". Ez diegu utziko gure lurrak eta lurraldea lapurtzen.

Berriztagarriak bai baina horrela ez!

Horrek ez du esan nahi berriztagarrien aurka gaudenik; baina horiek ezartzeko irizpide, plangintza eta aurreikuspen bat egon behar da. Berriztagarriak bai, baina horrela ez!

Biodibertsitatearen suntsiketa geldiezina abiadura hartzen

Landa-bizitzaren aldeko apustua egin zuten pertsonak lurraldetik ateratzen ari dira

ari da, bai eta laborantza-lurren, baso-lurren eta larreen galera ere. Landa-bizitzaren aldeko apustua egin zuten pertsonak lurraldetik ateratzen ari dira eta landa-garapen iraunkorraren aldeko proiektuak suntsitzen ari dira; azken batean, pertsona horiek beren etxea, herria eta lurra uztera behartuak izatearen aldeko apustua dago abian.

Makroproiektu horiei bide librea eman zaie, gizartearen parte-hartzerik eta inplikaziorik gabe, eta zuzenean eragina jasango duten pertsonekiko beharrezko gardentasun, informazio eta errespeturik gabe.

Gobernatzen gaituzten pertsonen jarrera makroenpresa energetikoekin lerrokatzea da

Herriaren aldarri honen aurrean, herritarren mugimendua babestu eta ordezkatzen duten lurraldea defendatu beharrean, Arabako Foru Aldunditik eta Eusko Jaurlaritzatik gobernatzen gaituzten pertsonen jarrera makroenpresa energetikoekin lerrokatzea da, horiei bidea erraztuz eta Arabaren espoliazioa ahalbidetuz. Esparru juridiko bat eta legeria bat sortzen ari dira, landa-inguruneko biztanleekin ingurumen, gizarte eta ekonomia gatazkak sortzen eta horrek gizarte osoari eragiten dio.

Makroproiektu horiek guztiak berehala gelditzea exijitzen dugu.

Norabide aldaketa exijitzen diegu Eusko Jaurlaritzari eta Arabako Foru Aldundiari, lurraren eta gure lurraldearen defentsan; Araban bizitzen jarraitu nahi dugu.

Horregatik guztiagatik:

Datorren urriaren 26an ikusiko dugu elkar, Gasteizen, erokeria hau salatzeko".

Euskal Herria Bizirik sareak dei egin du manifestazioan parte hartzera.