argia.eus
INPRIMATU
Euskal Eskola Publikoaren jaia
Makina bat taupada Errenterian, igandean
  • Euskal Eskola Publikoaren jaia EHIGE gurasoen elkarteak ikastetxe publikoekin elkarlanean urtero eratzen duen ekitaldirik garrantzitsuena da. Ekainaren 2an, igandean, Errenterian egingo dute 28. Jaia.

ARGIA @argia 2019ko maiatzaren 31

Makina bat taupada leloaren bitartez Errenteria herriko industrializazioa gpogora ekarri nahi dute antolatzaileek. Industrializazioa "herriko bereizgarri baita". Ezaugarri horrek “pluraltasuna” eta “aberastasuna” eman dizkie herriari eta ikastetxeei.

Makina bat taupada leloak denon arteko makina handi bat irudikatu nahi du. Ekitaldiak "elkartasuna, bizikidetza eta inklusibitatea sustatu nahi”, antolatzaileen esanetan.