Herritarrak gero eta gehiago ari dira elkar laguntzeko ahaleginean Covid-19aren izurriari aurre egiteko. Auzolan mota batzuk betikoak diren bezala, 3D teknologietan trebatutako langile asko ahalegintzen ari dira agintariek eskaini ezin dituzten –egunen batean azaldu beharko dute zergatik eta nola– material behar-beharrezkoenak ekoizten.
Atzo informatu genueez, "3D inprimigailuak dituzten herritarrei, osasun langileentzat materialak prestatzeko deia" zabaldu zuen maker komunitateak, haien asmoen berri emanez, lehenbiziko produktuak ekoizten ari zirela iragarri eta eskuratu ahala helburuok lortzeko erreferentziak, planoak eta abar jarriz.
Gaur Berria-n Andoni Imazek zabaldu duenez, maker jendeak, 3D inprimagailuak erabiltzen dituenak, jadanik beren ekoizpena areagotu dute larrialdi egoeran. Euskal Herrian, ehunka lagun osasun langileentzako maskarak eta ospitaleetako gaixoentzako arnasgailuak egiten ari dira etxean. Mila pertsona baino gehiagoko sare bat osatu dute, planoak elkarri pasatu, eta nork bere piezak egiteko. Datozen egunetan, 2.000 ale inguru bidaliko omen dituzte Osakidetzako zentroetara.
Tabakalerako Hirikilabs teknologia laborategiko kideak etxetik ari dira langileentzako osasun biserak inprimatzen.
Eta mundu osoan ari da lanean 3D teknologietan trebatutako milaka herritar auzolan berri honetan. Berrikitan Low Technology Magazine-k bere blogean ipiniak zituen, esate baterako, gaixo larrienentzako hil ala bizikoak diren arnasgailuak 3D inprimantaz ekoizteko hainbat erreferentzia garrantzitsu.
Topera jarraitzen dugu pantaila biserak inprimatzen. Atzo 100 baino gehiago jaso ziren Txagorritxuko hospitalean @CovidEuskadi-ko komunitateko partaideek eginak. Sare lanaren garrantzia! #tabakaleraetxean pic.twitter.com/9bcjO8QvBa
— Hirikilabs (@hirikilabs) March 22, 2020
Probando la primera unidad de respirador creada por la comunidad Maker @ReesistenciaT @CovidEuskadi
— CovidEuskadi (@CovidEuskadi) March 20, 2020