argia.eus
INPRIMATU
Makarroi plater batengatik kaleratu dute langile bat Uharten
  • Protesta zaratasua izan da Panadero de Eugik Uharten duen gozotegiaren aurrean. LAB sindikatuak bertako langilea zen Marilinen kaleratzea salatu nahi izan du. Iraungituta zegoen makarroi plater bat lapurtzea leporatuta zigortu dute. Jazarpen sindikala salatu du LAB-ek.

Euskalerria irratia @fm983irratia 2021eko uztailaren 02a

Ostalaritza negozio guztietan egiten den moduan, jardunaldiaren amaieran langile honek, tabernako soberakinak, zakarrontzira joanen ziren jaki iraungituak hartu zituen berarendako. Atsedenik hartzeko eskubdierik gabeko zortzi orduko jardunaldiaren ostean egin zuen, etxera joan baino lehen. Elikagaiak lapurtzea leporatuta kaleratu du nagusiak.

Gertakari horren atzean, aurrez erabakitako eta prestatutako jazarpen sindikala dagoela salatu du LABek. Foruzainak zain zituen langileak, poltsoan zeukana ikuskatzeko; segituan azaldu zen Panadero de Eugiko jabea salaketa jartzeko prest. Zigortutako langilea, azken hilabeteotan, lan baldintzen gaineko kexak egiten ari zen."Lan egutegia zehaztu, atsedenaldiak lortu eta Panadero de Euguin inposatzen dizkieten gizonezko eta emakumezkoen uniformeak aldatu behar dira" azaldu du sindikatuak.