argia.eus
INPRIMATU
Majarenasen eta honen alabaren erasotzailea aske mantentzea erabaki dute epaileek behin behinean
  • Valentziako Lurralde Auzitegiak erabaki du Stytianos Messinezis erasotzaileak libre jarraitzea behin behinean, baldintzazko neurriak bete dituela argudiatuta. Uztailean egingo da bere kontrako epaiketa.

ARGIA @argia 2019ko ekainaren 13a
Majarenas eta honen alabaren eskubideen aldeko manifestazioa donostian (arg.: ETB)

Sara Majarenas preso ohia eta honen alaba eraso zituen gizonezkoa ez dute espetxean sartuko, Valentziako Lurralde Auzitegian izandako auzi-saioaren ostean Auzitegiak erabaki baitu honek behin behinean libre jarraitzea. Messinezis joan den otsailean irten zen kalera, instrukzio fasea "denboraz luzatu" zelako.

Fiskaltzak eta senideek erabaki horren kontra egin zuten, baina Naiz.eus-ek Auzitegiaren autoa iturri hartuta argitaratu duenez, erasotzaileak libre jarraituko du, behinik behin uztailean epaiketa egiten den arte. Hedabide honen arabera Auzitegiak erabaki hori hartu du ez duelako "ihes egiteko arriskurik" ikusi.

Joan den astelehenean Majarenasen senideak prentsaurrean agertu ziren, salatuz erabaki horren ondorioz preso ohiak eta bere alabak muga handiak dituztela eguneroko bizitza normaltasunez eramateko eta "salbuespen egoera" batean daudela.