argia.eus
INPRIMATU
‘Maitasunaren ostean, maitasuna’ antzezlanak irabazi du Donostia Antzerki Saria
  • Ados antzerki konpainiaren Maitasunaren ostean, maitasuna antzezlanak irabazi du 2016ko Donostia Antzerki saria.

ARGIA @argia 2016ko martxoaren 03a
Garbi Losadaren obra saritu dute Donostian 2015ean antzeztu diren euskarazko 17 lanen artean (argazkia: Eskena.com).

Sara Cozar, Ane Gabarain eta Dorleta Urretabizkaia protagonista dituen obrak Dora Salazar artistaren iruditeria du eta Garbi Losada arduratu da lana zuzentzeaz. Maitasun istorio bat du oinarri, hiru ahotsetan kontatua eta egileek aurkeztu zutenean esan zutenez, panpina errusiarren modura kontatua.

Epaimahaiak azpimarratu du antzezlanaren eta Salazarren pinturaren artean egindako uztarketaren egokitasuna, baita interpretazioan eta eszenaratzean erakutsitako abilezia.

Martxoaren 27an jasoko du saria Garbi Losadak, Antzerkiaren Nazioarteko Egunarekin bat eginez.

Antzezlanari buruz Ttalaka Kultur Elkarteak egindako bideo erreportajean dituzue xehetasun gehiago.