Xabier Lete poeta eta abeslariari esker on eta maitasun hitzak eskaini zizkioten atzo Durangoko Azokan zein Hernaniko beilatokian bildutako kultur, politika eta gizarte eragile frankok. Haren gorpua goizeko 11:00ak arte izango da beilatokian. Gero erraustu egingo dute, eta bihar egingo dira Leteren aldeko hileta elizkizunak, Urnietako parrokian (Gipuzkoa), 19:30ean.
- Hil egin da Xabier Lete (2010-12-05)
- Leteren ondarea teknologia berrietan (2010-12-05)