Ertzaintzak Bilboko Alde Zaharreko Maison 13 eraikin okupatua hustu duela salatzeko manifestazioa egin dute ostegun arratsaldean.
Pertsona bat atxilotu eta beste zenbait identifikatu ditu Ertzaintzak Segurtasun Sailak jakinarazi duenez.
Goizeko 10:00etan hasi da Ertzaintza eraikina husten. Hainbat lagun bildu dira Alde Zaharrean barruan daudenei babesa adierazteko.
Twitter bidez zuzeneko jarraipena egin du @Bilbao2013 kontuak eta #maison13 eta #erresistentzianbizigara traolak erabili dituzte gertatzen ari zenaren berri emateko.
Goizean herritar batek grabatutako irudiak:
Jarraian Maison 13 eraikinaren inguruko bideo bat ikusgai: