Nafarroako Auzitegiak 'La Manada'ko bost bortxatzaileak baldintzapean libre utziko dituztela jakin eta ordu gutxira milaka lagun kalera atera dira Euskal Herrian Ozen eta haserre adierazi dute Espainiako justizia sistema patriarkala dela eta 2016ko Iruñeko Sanferminetan 'La Manada'k egindakoa ez zela abusua izan, bortxaketa baizik. Datozen egunetan mobilizazioak biderkatuko dira.
Hego Euskal Herriko lau hiriburuetan egin dira manifestazio jendetsuenak.
Iruñea:
"Gora borroka feminista" erre ke erre oihuen artean, Xirimiria bezala, eta eragiten ari da, eta itxuraz, eragiten jarraituko du pic.twitter.com/EdZEUkqBgh
— Xabier Letona (@xletona) June 21, 2018
Lurralde Auzitegira iritsi da manifestazioa Iruñean pic.twitter.com/5TlKZi95rh
— Xabier Letona (@xletona) June 21, 2018
Berriz ere oso denbora gutxian jendetza bildu da Iruñeko Udal plazan La Manadakoak baldintzapeko askatasunean uztearen aurka. Oihu nagusia: "Justizia hau patriarkala da" pic.twitter.com/3x0daLs61B
— Xabier Letona (@xletona) June 21, 2018
Bilbo:
Bete egin da plaza ordu erdian, #LaManada auziaren epaiak eragindako haserre erakustaldian @argia pic.twitter.com/dzw6uqtQeH
— Amaia Lekunberri (@amaialekunberri) June 21, 2018
Gasteiz:
😈Andra Maria Zuriaren plaza goraino, 'La Manada'-ko bortxatzaileak aske geratuko direla salatzeko https://t.co/zU1UTtbwRw pic.twitter.com/vTi5NDPK4K
— Hala Bedi (@halabedi) June 21, 2018
Donostia:
#LaManada bortxatzaileak aske uzteko erabakia salatzeko manifestazio jendetsua egin dute #Donostia-n. pic.twitter.com/XdrfRpZYqU
— ARGIA (@argia) June 21, 2018