argia.eus
INPRIMATU
Maiatzaren 1eko manifestazioei Ertzaintzak ezarritako mugikortasun murrizketak salatu ditu ELAk
  • Maiatzaren 1ean egingo diren manifestazioek herri horretako itxialdi perimetrala izango dute, eta beraz jende asko eta asko ezingo da hiriburuetara joan manifestatzera. Ertzaintzaren ebazpen horri helegitea jarri dio ELAk, murrizketa gehiegizkoa dela eta manifestaziorako eskubidea urratzen duela iritzita.

ARGIA @argia 2021eko apirilaren 26a
ELA

“Kalean eta osasun-neurri guztiak errespetatuz” Hego Euskal Herriko lau hiriburuetan manifestazioak deitu ditu ELA sindikatuak, baina Ertzaintzaren aginduak “lanorduetarako ezarritako mugikortasun permisibitatearekin kontrajarrita daude (kasu askotan, leku itxietan egiten da lan, manifestazioa bera baino lanaldi luzeagoekin), eta justifikatu gabekoak dira”, sindikatuaren esanetan.

ELAk gogorarazi du Eusko Jaurlartzaren (2021/16) Dekretuak baimentzen dituela ekintza sindikalerako egiten diren joan-etorriak. Hori dela eta, helegitea aurkeztu du sindikatuak eta erantzunaren zain dago orain.

Aldaketa garaia

“Aldaketa garaia da” lelopean, ELAk lehen aldiz Hego Euskal Herriko lau hiriburuetan egingo ditu Maiatzaren 1eko manifestazioak. Aldaketarako garaia dela aldarrikatuko du bertan, lan erreformaren indargabetzea eta zerga sistemaren erreforma ardatz hartuta.