argia.eus
INPRIMATU
Maiatzaren 1ean Donostian “berreskuratutako espazio bat ireki” egingo dutela aldarrikatu dute
  • Maiatzaren 1ean, Donostian “kapitalismoaren logikatik kanpo aritzen den proiektuen topaleku izan dadin, berreskuratutako espazio bat irekiko dugu”. Eraldia.info webgunean aldarrikatu dute. Autogestionatutako proiektuetako kideei dei egin diete eta hitzordua jarri dute 16:00etan Easo plazan.

Lander Arbelaitz Mitxelena @larbelaitz 2015eko apirilaren 30

“Zure lana elkarlanetik ulertzen baduzu, zure bizibidea zure kezkekin bat etor dadin nahi baduzu, edo besterik gabe, eguneroko lanarekin gure ingurua eralda dezakegula uste baduzu, ez egin dudarik: ongi etorria izango zara Eraldian”, diote.

Topaketa huts baino gehiago izatea nahi dute: elkar ezagutu, esperientziak trukatu, eztabaidatu eta denon artean proiektu berriak martxan jarri. Lo zakua , esterilla eta jan-edanerako tresneria hartzeko dei egin diete parte hartzaileei. “Ekintza zuzena gure bizitzen gain".

"Krisia dela eta ez dela, gure behar pertsonal, ekonomiko eta sozialak alde batera geratu dira, ezta? Zer iruditzen zaizu gaur egungo egoerari irtenbidea ematen badiogu?", galdetzen dute.