argia.eus
INPRIMATU
Maiatzaren 17an Gasteizera dei egin du Aiala Zaldibar gazte ezkutatuak
  • Asteazkenean Marina Sagastizabal, Xabat Moran, Ainhoa Villaverde eta Bergoi Madernaz atxilotu zituen poliziak baina epaileak zazpi zigortu ditu. Ibon Esteban, Aiala Zaldibar eta Igarki Robles, aldiz, ez dituzte atzeman. Ezkutuan den Zaldibarrek maiatzaren 17ko manifestaziorako deia luzatu du Berriak zabaldu duen bideo baten bidez.

Igor Agirre @igoragirre 2015eko maiatzaren 11

Esker onak ere eman ditu Zaldibarrek orain arte egon diren elkartasuna keinuengatik. Adierazi duenaren arabera, “Espainiako Estatuak ez dauka inolako intentziorik Euskal Herrian inolako bake egoera bat egon dadin”. EAJ eta Ertzaintza ere kritikatu ditu gazteak, “beren babesa eta bultzada” ere emateagatik.