argia.eus
INPRIMATU
Senideak edo lagunak elkartzeko aukera izango da 11tik aurrera, gehienez hamar
  • Dena ondo bidean, hamar kidera arteko topaketak onartuko dira senideen eta lagunen artean, Espainiako Gobernuak ezarritako lehenengo fasean. Distantzia fisikoa errespetatu beharko da.

ARGIA @argia 2020ko maiatzaren 03a
Terrazan bai, baita hamar lagun ere, baina distantzia fisikoa mantendu beharko da. Argazkia: gastronoesfera.com.

Lehenengo fasea probatuko duten lehenak Espainiako Estatuko Formentera, La Gomera, Hierro eta La Graciosa irlak izango dira. Maiatzaren 4an hasiko dira eta begiak haiengan jarrita egongo dira. Bizkaia, Gipuzkoa, Araba eta Nafarroak maiatzaren 11n hasiko dute lehenengo fasea izenekoa, baldin eta Espainiako Gobernuak ezarritako indikatzaileak betetzen badira. Besteak beste kutsatu kopuruak, ospitaleratzeak, sendatuak, diagnostikatzeko gaitasuna eta azkar bakartzeko gaitasuna hartuko dituzte kontuan.

Lagunak eta senideak etxean, aire librean edo tabernatako terrazetan elkartu ahal izango dira. Kutsatuak ezingo dira topaketa horietan egon, ezta kutsatuekin harremanetan egon eta bakartuta berrogeialdia betetzen ari direnak.

Espainiako Gobernuak jakinarazi zuen tabernek eta jatetxeek daukaten tokiaren %30 erabili ahal izango zutela, baina kritika zaparradaren ondoren edukiera erdia baliatu ahal izango dute. Aire libreko azokek edukieraren laurdena erabili ahal izango dute eta ospakizun erlijiosoetan·%30.

Fase bakoitzak gutxienez hamalau egun iraungo ditu, birusak duen inkubatzeko epe maximoa.