Argindarraren %31 eolikoak eta fotovoltaikoak produzitu dute, eta erregai fosilek %27. Lehen aldiz apurtu dute marka hori berriztagarriek.
Inoiz ez zena gertatu gauzatu da maiatzean: berriztagarriek erregai fosilek baino argindar gehiago ekoitzi dute. Ember taldearen arabera, berriztagarriek energiaren %31 sortu dute, eta erregai fosilek %27. Sarah Brown, Emberreko Europarako buruak, hurrengoa adierazi du: “Energia garbiak errekorrak hausten jarraituko du”.
Energia fotovoltaikoak argindarraren %14a edo 27 TWh produzitu du, iazko marka hautsita, eta energia eolikoak %17 edo 32 TWhrekin; azken horrek ez du errekorra hautsi, baina produkzio ona eduki duela azpimarratu dute agintariek. Urtarrilean lortu zuen eolikoak punturik gorena, 54 TWh ekoitzita.
Erregai fosilak geroz eta gutxiago erabiltzen dira argindar iturri gisa. Ikatzak inoizko datu txikienak ditu, %10a. Gas ekoizpenak ere 2018tik izan duen produkzio txikiena izan du, maiatzean %15a ekoitzita. Nazio Batuen Erakundeak bide horretatik jarraitzea eskatu du, klima aldaketen kalteak arindu ahal izateko.