Madrilgo udalak iragarri duenez, Valdemingomezko erraustegi polemikoa 2025an itxiko du. Horretarako bidean, Madrilek errausten den hondakin kopurua %50era murriztuko du 2022rako.
Albistea asteazken (28) goizean aurreratu du Manuela Carmena alkatearen (Ahora Madrid-Podemos) gidaritzapean Ingurumen zinegotzia den Ines Sabanesek (Equo) aurreratu du hondakin plan berriaren aurkezpenean eta berehala zabaldu da hedabideetan bezala sare sozialetan.
Madrilgo udalaren erabakiaren xehetasunak hemen entzun daitezke Sabanes zinegotziaren ahotan:
Valdemingomezko erraustegia Euskal Herrian ere ezaguna da, bertako herritar kaltetuak behin baino gehiagotan izan baitira hemen beren esperientzia kontatzen. Kantzerra sufritzen duen Clara Peralasen lekukotasuna oraindik gogoan dute askok: